XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mendeurreneko ekitaldien amaiera ihardunaldiak1998ko ekainaren 1ean Mendeurreneko ekitaldien amaiera ekitaldiak burutu ziren.
Ihardunaldia hasteko meza nagusia egin zen San Juan de Dios Ospitaleko elizan, Jose Maria Setien Donostiako Gotzainakin zuzendurik.
Mezara pazienteak, hauen senitartekoak eta zentruko langileak hurbildu ziren.
Jose Maria Setienek arrasatear zentru psikiatrikoen ibilbidea goraipatu zuen eta, aldi berean, burutzen ari diren lana eskertu zien, bide berean segitzeko animoak emanez.
Ondoren, ekitaldi protokolarioa ospatu zuten.
Arrasateko Alkateak, Jose Maria Loitik, San Juan de Dios eta Aita Menni Ospitale Psikiatrikoei
Amaiera ihardunaldian, Arrasateko Alkateak udalbatzaren akordio bat irakurri zuen.
Hitzarmen honetan zentruak zuzentzen dituzten bi Ordena Ospitalarioei
Anaia Valentin Riescok (San Juan de Dios Ordena Ospitalarioko Idazkari Nagusia) eta Sor Sagrario Iñiguezek (Aita Menni Ospitaleko Nagusia) Arrasateko alkatetza zein herria eskertu zituzten, osasun zentruen ehun urte hauetan eskainitako tratuarengatik.
Udalaren oroigarrizko plaka banaren sariketa ekitaldian, alkateaz gain, udalbatzako zinegotziak eta beste agintari batzuk ere izan ziren.